Abeltzainak
Gure bazkideak
Kaiku S.Coop.-en, baserrian dozena erdi behi inguru dituzten abeltzain txikietatik hasi eta edoskitzealdian 500 buru izatera iristen diren bazkide handiagoak biltzen ditugu.
Jarduera-eremua
13 eremu, eta bakoitza Kooperatibaren Gobernu Kontseiluan ordezkatuta dago:
Kaiku Kooperatibak EAEn, Nafarroan, Errioxako iparraldean eta Burgosko iparraldean jarduten du.
Gure abeltzaintzako ustiategiak
Bazkide ertainak 80 behi inguru ditu ustiategian esnea ekoizten, eta beste hainbeste buru gainontzeko behi-taldean.
Mota honetako baserrietan, 2-3 pertsonak egiten dute lan eta normalean 30 eta 35 hektarea artean izaten dituzte erabilerarako (batez ere artoa eta belarra lantzeko).
Lan honetatik eratorria, abeltzainaren ingurumen-lana aipagarria da; Haien lana ezinbestekoa da denok ezagutzen dugun ingurune naturala mantentzeko.
Abeltzaintzak (eta batez ere esnearen ekoizpenak) gure baserrien biziraupena ahalbidetzen du, jarraitutasuna eta etorkizun oparo bat eskainiz.
Eta tokiko ekoizpena babestuz bakarrik lortuko dugu gure tradizioaren eta kulturaren zati garrantzitsu hau bizirik mantentzea.
