Kaiku, Kooperatiba Elkartea
Gure helburu soziala kooperatibaren edo bertako bezeroen ustiapenetatik lortutako behi-esnea biltzea, garraiatzea, biltegiratzea, eraldatzea eta saltzea da.
Esparru geografikoa:
Euskadi, Nafarroa, Burgos, Errioxa.
Abeltzainak:
240 abeltzaintza-ustiategi baino gehiago
Bolumena:
225 milioi litro esne baino gehiago.
Integrazioa:
Banaketa geografikoa
- EAE balioa (% 63,97) 63.97%
- NAFARROA (% 32,39) 32.39%
- BURGOS (% 2,02) 2.02%
- ERRIOXA (% 0,81) 0.81%
- ZARAGOZA (% 0,81) 0.81%

GIPUZKOA
Baserriak: 103
Litroak: 55.354.502 mm

Araba
Baserriak: 35
Litroak: 45.409.987 mm

Bizkaia
Baserriak: 22
Litroak: 20.793.312 mm

Nafarroa
Baserriak: 80
Litroak: 88.423.712 mm

Errioxa
Baserriak: 2
Litroak: 7.945.257 mm

Burgos
Baserriak: 5
Litroak: 1.395.193 mm

Zaragoza
Baserriak: 2
Litroak: 9.413.432 mm
Organo kudeatzailea
Kontselu Errktorea
Kooperatibako Kontseilu Errektoreak, bertako abeltzain guztiak ordezkatzen dituenak, jarraitu beharreko ildoak eta estrategiak markatzen ditu. Hala, kooperatibak bere kide diren abeltzainen interesen alde lan egingo duela ziurtatzen dugu .
Kontseiluko kideek ere kooperatiba ordezkatzen dute partaidetutako enpresetan, Kaikuko abeltzainen ahotsa kudeaketa-organo gorenetara irits dadin.
Kontseilu honen hautaketa, zeinak kooperatibako abeltzainak funtzio garrantzitsuetan ordezkatuko dituen, guztiz demokratikoa da. Hamahiru eremu geografiko definitzen dira baserri kopuruaren arabera, eta lau urtean behin, eremu bakoitzak bozketa bidez ordezkatuko duen kontseilaria aukeratzen du.
Kontseilari hauek, txandaka, parte hartzen duten enpresen administrazio-kontseiluetako presidentea, presidenteordea eta ordezkariak hautatzen dituzte.
Kontseilariak hilero bertaratzen dira Kontseilu Errektorera, eta bertan aurreko hilabeteko mugarri nagusiak aztertzen dituzte eta etorkizuneko lan-ildoak zehazten dituzte.
2024-2027 Plan Estrategikoa
Balioak sendotuz, lankidetza sustatuz:
KAIKUrako bide-orri estrategikoa
Xedea
Ikuspegia
Oinarrizko balioak
Lerro estrategikoak
01
Kooperatiba eredua indartzea.
02
Komunikazioa hobetzea.
03
Zerbitzuen hazkundea eta sustapena.
04
Aukera eta aliantza berriak.
05
Lidergoa industria partaidetuan.
06
Produktuen bereizketa eta aitortza bultzatzea.
Gure historiako une gakoak
1953tik 1955era
Esne-ekoizleen kooperatibak sortu ziren: “Cooperatiba Provincial de Productores de Leche de Guipúzcoa”, “Cooperativa Navarra de Productores de Leche”, eta “Cooperativa de Productores de leche de Vizcaya“.
1953tik 1954ra
1957tik 1958ra
1992
1988an Gurelesa, Copeleche, Beyena eta Celasa esne-zentral arabarraren arteko negoziaketa hasi zen, produkzio-prozesuaren eraginkortasuna arrazionalizatzeko eta hobetzeko. Ondorioz, 1992an guztiek bat egin zuten: IPARLAT sortu zen.
1995
Urnietan (Gipuzkoa) Europako teknologia aurreratuena zuen fabrika inauguratu zen. Brik formatuan UHT esnearen produkzio guztia biltzen zen bertan.
1999
Industriak bateratu ostean,
abeltzaintza-kooperatiben integrazio prozesua hasi zen. 2. mailako KAIKU, S.COOP. sortu zuten. Gurelesa eta Copeleche abeltzaintza-kooperatiben artean
2003
Berrantolaketa prozesu bat gertatzen ari da IPARLATen, eta horren amaiera industria eta merkataritza jarduera bereiztea izango da. Azken horren ardura hartzeko, KAIKU FOOD CORPORATION sortu zen, eta marka komertzialak bertara transferitu ziren.
2004
2009
Gurelesa, Copeleche eta 2. mailako Kaiku kooperatiben Batzar Nagusiek horien arteko bat-egitea onetsi zuten eta Kaiku, S.Coop. bihurtu ziren, lehen mailako kooperatiba izatera pasatuz.
