Kaiku Kooperatiba. 1953tik, etorkizunerako proiektu bat
KOOPERATIBEN ETA ESNEKI ZENTROEN JATORRIA
1952. urteak, 25.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan esne-ustiategiak sortzeari buruzko apirilaren 18ko Dekretuak, esne-ustiategien sektorearen eta esne-industriaren etorkizuna markatu zuen. Helburuak:
- Tokiko kontsumorako zuzendutako esne guztia zentralizatu eta hautatzeko iragazki sanitario gisa jardun.
- Hornidura urte osoan bermatzea.
- Kontsumitzaileari higiene-bermeak dituen esne garbi eta seguruaren hornidura erregularra bermatzea.
- Prezioak arautu, esnearen kalitatean eragina duten faktore guztiak hobetu eta haren ekoizpena eta kontsumoa suspertu.
Esne-ekoizleen kooperatiben sorrera
1953ko otsailaren 7an Iruñean, martxoaren 1ean Bilbon eta abenduaren 29an Donostian, esnea elkarrekin saltzeko asmoz, honako hauek sortu ziren aurretiazko moduan: “Nafarroako Esne Ekoizleen Kooperatiba”, “Bizkaiko Esne Ekoizleen Kooperatiba” eta “Guipúzcoako Probintziako Esne Ekoizleen Kooperatiba”.
Esne-zentralen sorrera
1953
1954
1955
Zentral bat Gasteizen eta Donostian bi: Sociedad de Estudios de Industrias Lácteas Guipuzcoanas (Gipuzkoako Esne Industriak Aztertzeko Elkartea) eta Cooperativa Provincial de Productores de Leche de Guipúzcoa (Gipuzkoako Esne Ekoizleen Kooperatiba); erakunde bakarrean elkartu ziren ondoren biak: Centrales Lecheras Reunidas de Gipuzkoa SA.
Esnearen kontsumoa eta abeltzaintzaren garapena
Esneak oinarrizko elikagai gisa duen garrantzia agerian jarri zuen UNICEF erakundeak haurrentzako esnekiak egiteko industria bat sustatu zuenean, esne-hautsaren inportazio eta dohaintza amerikarrak alde batera utzita. Hala, 1957an, Gurelesari eta Inlenari esleitu zizkieten esne-hautsa egiteko instalazioak.
Kooperatibek esne-ekarpenen irabazkina ematen zieten abeltzainei, hobekuntzak egiteko eta ganadua erosteko laguntza-kredituak ematen zituzten eta pentsua ahalik eta baldintza onenetan jartzen zieten eskuragarri, ekoizpen ekonomikoa sustatzeko. Zerbitzu horiek kooperatibaren izaera sozialaren eta abeltzainekin duten loturaren araberakoak dira.
Gainera, esnearen salmentatik lortutako diru-sarrerak lehen aldiz diru-sarrera finko bat dira, nekazariek gehien baloratzen duten zerbait: “Esnea hileko soldata zen, hilaren amaierako soldata bat bezala”.
1980ko hamarkadan, kooperatibek eta erakundeek elkarrekin eginiko ahaleginari esker, hotz-andelak instalatu zituzten eta, haiei esker, nabarmen hobetu zen esnearen kalitatea.
1985ean lortu zen esne guztia jatorrian bertan hotzean edukitzea; gainera, ganadua ere saneatu zuten ia denek. Horri guztiari 80ko hamarkadan egindako ahaleginak gehitu behar zaizkio, besteak beste, ukuiluak eta baserrietarako sarbideak hobetu eta baserriak berritu zituzten. Gainera, elektrizitatea eta edateko ura ekarri zituzten.
INTEGRAZIOA ETA HAZKUNDEA EUROPAKO ESPARRU BERRIAN
Denborarekin, Kooperatiben arteko harremana eta ulermena sendotzea espero zen. 1969an, hiru esne-lantegiak integratuko zituen enpresa bat sortzea proposatu zen. Marka komertziala Kaikuren pean bateratu zen.
1970
1972
1975
Europako Ekonomia Erkidegoan sartzea
1986an, herrialdea EEEra sartzeak eta erkidegoko politikak ezartzeak berehalako ondorioak izan zituen sektorearentzat: Kuota Sistemaren ezarpena, nekazariei gutxieneko erosketa prezioa ezabatzea eta esne desinfektatuaren salmentarako administrazio-emakida desagertzea.
Horrez gain, Europan ekoitzi eta ontziratutako esne soberakina sartzeko mugak ere zabaldu ziren.
1988an, Gurelesa, Copeleche, Beyena eta Celasa esnetegien artean, baita Euskadiko eta Navarreko gobernuko agintarien artean ere, industrien bat-egitearen aukera aztertzeko negoziazioak hasi ziren. Esnea jasotzeko, industrializatzeko eta saltzeko ekoizpen-prozesuan esku hartzen duten alderdiak arrazionalizatzea, koordinatzea eta sinplifikatzea zen helburua.
1989. urtea izan zen kudeaketa bateratuaren lehen urtea, Kaiku marka taldearen enpresa nagusi gisa ezarri zenean.
1990ean, Arrasateko LANA kooperatibarekin akordio bat sinatu zen bere behi-esne likidoaren dibisioa integratzeko, eta, aldi berean, bazkideei Gurelesan sartzeko aukera eskaini zitzaien.
1992an GURELESA, CELASA eta CLEDEL xurgatu zituen IPARLATek, garai batean INLENA zenak.
1995ean, Europako teknologia aurreratuena zuen fabrika inauguratu zen Urnietan. Brik formatuko UHT esnearen ekoizpen guztia biltzen zen bertan.
1995ean, Iparlatek Tabacalerari erosi zizkion Lactaria Españolak Renedo de Piélagosen (Bilbon, Bizkaiko Esne Zentrala (ONA)) eta Logroñon dituen instalazioak. Handik urte batzuetara, industriaren birmoldaketa prozesuan, itxi egin zituzten Bilboko eta Logroñoko instalazioak. Celasa eta Cledel ere itxita zeuden lehenagotik.
Azkenik, Iparlaten egitura sozietarioa honako hauek osatzen zuten: Kaiku, Agrocantabria eta Lleters de Catalunya abeltzainen kooperatibek; Nafarroako Rural Kutxa, Iparkutxa eta Kantabriako Kutxa finantza-erakundeek; eta Socade eta Sodercan garapen-erakundeek.
Abeltzainen kooperatiben integrazioa
1999an eman zuten lehen urratsa norabide horretan: Kaiku 2. mailako kooperatiba sortu zuten Gurelesaren eta Copelecheren artean.
2009ko ekainean, kooperatibek egindako ezohiko batzarretan bat-egitea eta Kaiku Kooperatiba eratzea onartu zuten.
2009ko abenduaren 30ean, Iruñean Kaiku Kooperatibako lehen mailako lehenengo ezhoizko batzarra ospatu zen.

